Skip to content

Elgarrekin Programa

URRUÑA BERPIZTU DEZAGUN

ANBIZIO HANDIA DUGU URRUÑAREN GEROARENTZA

Larrialdi klimatikoak ehundu du dinamika handinahi eta berritzailean bilduriko gure proposamenen hari gorria, oroz gainetik gure hiriaren abantailetan oinarritzen dena:

  • Euskal Elkargoko 6. Hiria,
  • Lurren %88a oraino urbanizatu gabea,
  • 25 bat kilometroko ingurua duen mugaz gaindiko konurbazioaren epizentroa, 600 000 biztanle dituena,
  • Nafarroa eta Euskadirekin mugakide,
  • Elgarrekin bizi behar bat islatzen duen elkarteen dinamismoa,
  • Bere bazterren erakarpen paregabekoa Erlaitzetik Larrunera.

Gure anbizioan sartzen da ere ahuleziak gainditzearena; horregatik, gure eskaintza politikoa trantsizio ekologiko, sozial eta kulturalean oinarritzen da.

coeur urrugne

Trantsizio hori menean harturiko zerga sistemarekin burutu nahi dugu, gehienbat ondoko belaunaldientzat baliabide bihurtuko diren inbestimendu emankorren bidez. Ekonomia berria gure herriaren abantailetan oinarrituko da, orain arte gaizki identifikatuak, baina biharko klima eta jendarte arloetan jokoan denarekin ongi egokituko den ahalmen sortzaile izanen direnak. Urruñar bakoitzari emanen diogu elgarrekin altxatuko dugun eraikin horretan bere harria gehitzeko ahala, azken hamarkadetako partekatzerik gabeko gobernantzarekin alde bat hautsiz. Gogotik lehiatuko gara herri solidarioa, lagun artekoa, biztanle oro entzuten dakiena eta geroari buruz itzulia dena sortzen.

GARAPEN IRAUNKORRA

1 – Gure herria garapen iraunkorraren eredu izatea

  • Karbono aztarna zorrozki murriztu herrian: energia berriztagarrietan oinarritzen den tokiko hornitzailea hautatuz, herriko bastiza publikoen funtzionamendurako energia berriztagarriak garatuz, herriko argiak optimizatuz…
  • Ura zaindu: herriko bastizetako euri-ura berreskuratuz, eraikuntza berrietan uraren berreskuratzea akuilatuz, herritarrak uholde arriskuetarik gerizatuz…
  • Hondarkinak murriztu: hondarkien ekoizpena sortzean berean murrizteko politikak garatuz…
  • Mugikortasun eztia garatu: auzoguneen arteko loturak hobetu eta garatu bizikleta/oinezko bideetan segurtasun neurriak indartuz, autobus joan-jinkariak ezarriz, auto-partekatze guneak sortuz…
Écomobilité
énergie solaire
eau durable
Navette électrique

Laborantzak abere jatorriko ekoizpenetan ahalmen handia du, tokiko eta desmartxa kolektiboen bidez zainduak, eta kalitatezkoak (jatorri kontroldunak, baserritar ekoizpenak, kalitate markadunak…). Garrantzitsua da desmartxa horiek sustengatzea, tokiko ehun ekonomikoa sendotu eta sukaldaritza-ondarea begiratzeko. Bizkitartean, abere jatorriko proteinen ekoizpen-soberakinak badu bere ondorioa: fruitu eta barazkien eskasia, (%80), laborantza lurralde hori hazkurri-beharren burujabetasunetik urrunduz.

Proposatzen duguna :

  • Laborantza lurra gerizatu, baratzezaintzari eta landare mota “ahantziei” bidea erraztuz, aktibitate berrien iturri izan daitezkeelakoan.
  • Eskola jantegiak, erretreta-etxea eta aisialdi zentroa kalitatezko eta tokiko ekoizpenez hornitu.
  • Haurrei lehen irakaspenak eman eta belaunaldien arteko harremanak garatzeko erabili laborantza guneak.
  • Herriko berdegune hurbilerrazetan fruitu gorridun landareak sartu, urruñarren gozagarri.
  • Agroekologia garatu Euskal Elkargoarekin partaidetzan.
  • Euskal Elkargoan, 2020ko otsailaren 1.ean, onartua izan zen Lurraldeko Klima Aire Energia Planak agertu helburuekin bat egiten dugu.
Euskal Herriko Klima Planaren egintza-bideak

Laborantza eta elikadura

  • Etxaldeen energia autonomia hobetu,
  • Etxaldeen baliabide ez energetikoak hobetu,
  • Euskal laborantza klima aldaketara egokitu,
  • Kalitatezko  tokiko ekoizpenen balioa emendatu,
  • Elikagaien laborantza lurrak begiratu, eta egun defizitarioak diren ekoizpenetarako instalatzeak lagundu, 
  • Logistika eta merkataritza tresnen garapen eta mutualizazioa sustengatu,
  • Dieta eta elikatzeko ohitura aldaketak lagundu,
  • Moldakuntzaren arloa lagundu,
  • Ekoizle eta kontsumitzaileen hurbiltzea lagundu.

Helburu horiek gauzatzeko gure proiektua : 

1- BARAZKI GUNEA

Barazki gunea kalitatezko laborantza lurrak beren izaeratik desbideratzeko entseguen aurkako hautabidea da. Ezin ulertuzkoa da laborantza lurren defentsa eta bertutezko laborantza hiritarraren garapena sustatzea, eta une berean horretarako lur ezin hobeak hirigintzara kondenatzea.

Barazki gunea, ekoizpen gunea, ostalaritza kolektiboa hornituko duena (eskolak, erretreta-etxea, Egintza Sozialeko Herriko Zentroa…), erakunde guziek elikadura sanoaren alde erakusten dituzten helburuetara buruz joateko.

Barazki gunea  ezin lekutuzko enplegu iraunkorrak (esplotazioa, eraldaketa, banaketa…)

Barazki gunea  esperientzia berritzailea hiri laborantzan. Arras egokitua Euskal Herriko etxaldeek izan ohi duten lur hedadura ttipiei.

Champs de lin

Barazki gunea galtzear diren landareak berriz ekoitziak (lihoa – oméga III, ogitarako garia, arto gorria…).

Barazki gunea guti erabili gobernantza berritzaile eta parte-hartzailea (elkarte kooperatiboak, SCIC). “Sardetik sardexkara”, zeharkako parte-hartzeari bide ematen diote erakundeen partaidetzarekin.

Barazki gunea elikadura gobernantzaren problematikari eman erantzuna, ondoko urteetan gero eta garrantzi gehiago hartzen joanen dena.

Bestalde, Urruña Euskal Elkargoko 6. hiria izanki, gure gazteei lehen mailatik goragoko formakuntzak zor dizkiegu, bereziki biharko laborantzari buruzkoak..

2- LISARITZ

Gure Herriko gune enblematiko hori zaharberritzeko xedearekin, ASF-koekin harremanetan jarriko gara.

1000 m² baino gehiagoko gainazalarekin, bastiza hori alde bat utzia da gaur egun; zaharberrituz gero, agroekologia eta permakultura arloen inguruko mugaz gaindiko formakuntza eta ikerketa Zentro bat egin liteke han. Urruñaren irudi berria litzateke, herriaren abantailetan oinarrituz, lurraldearen %88a A (laborantza) eta N (natura) eremuetan baititu.

Bestalde, lan partekaturako (co-working) gune bat sortua izanen da.Ekonomia Sozial eta Solidarioan Kooperazioa sustatzen duen Mugaz Gaindiko Eskolaren lankidetza eskatuko dugu. 

lizaritz

 Agroekologiari esker gizakien heineko ekonomia originala plantan emana izanen EHKO -ren partaidetzarekin.

Ekonomia

Pertsonak eta natura lehen tokian ezartzen dituen ekonomiari lehentasuna eman nahi diogu.

Agroekologiaz bestalde, Euskal Elkargoaren partaidetzarekin, hau baita Ekonomia Garapenaren eskumena duena, Herriko Etxeak ekonomia ekimen guziak sustatuko ditu, lurraldeko ekonomia aktoreen arteko harremanak akuilatuko ditu, elkar hobeki ezagutu eta batak bestearen beharren berri ukan dezan.

Proiektu errealista:

Laborantza modernoa eta ekonomia uztartzen dituen bidea hautatuz, Urruñak jendartearen kezka nagusi bati ihardetsi nahi dio: hobeki kontsumitzea, sanoago kontsumitzea, hazkurri segurtasuna xerkatzea, trazabilitatea, gardentasuna.

Foro ekonomikoa (elkarteen foroaren gisakoa) plantan ezarria izanen da. 

Gurekin, Urruña, trantsizio ekologikoaren hiri pilotua izanen da.

Bizitegiak

2 – Iraunkorki aloitu eta bereziki gure gazteak

Gazteak dira gure lehen kezka iturri, alabaina, Euskal Herriko itsas bazterreko hiri gehienetan ez bezala, 30 urtetik beherakoak 60 urtetik gorakoak baino gehiago dira Urruñan.

Garapen Kontseiluaren arabera Lurraldean, gazteria ez da behar bezala kontuan hartua. Izan formakuntzan, aloimenduan, mugikortasunean edo enpleguan, egokitasun eza ageri da lurraldeak eskaintzen duenaren eta gazteek behar dutenaren artean.

IRAUNKORKI ANTOLATZEA

2007 eta 2017 artean, URRUÑAN, etxebizitza eta aktibitateentzat 113 ha erabili dira, horietarik 104 laborantza, natura edo oihan eremuak!

Gure proposamenak :

  1. Herrien arteko Tokiko Hirigintza Planaren ezartzea geldiaraziko dugu ondoko etxe-eraikitze proiektuetan : OAP Olheta Iparraldea, Berrueta-Iguzki Agerrea, eta Berrueta-Herburu…).
  2. 2) Hurrengo Herrien arteko Tokiko Hirigintza Plana apailatzean (HTHP), Euskal Elkargoaren gerizan eginen dena, gure herriko lurrak izanki, fermuki eskatuko dugu urbanizatze legea errespetatuz egina izan dadin eta partikularki Urbanizatze Kodearen L 121-8 artikuluak dioena: “Urbanizatzea hedatzekotan, jadanik eraikiak diren hirigune edo herrixken jarraikitasunean egin behar da”.».
La Rhune et la Corniche

IRAUNKORKI BIZITZEA

2017an, herriko bizitegi nagusietarik, % 11,99koa zen bizitegi sozialen tasa, SRU legaren arabera, herriak %25eko tasa behar lukeelarik.

Gure proposamenak :

  1. Herrien arteko Tokiko Hirigintza Planaren ezartzea geldiaraziko dugu ondoko etxe-eraikitze proiektuetan : OAP Olheta Iparraldea, Berrueta-Iguzki Agerrea, eta Berrueta-Herburu…).
  2. Hutsak edo guti okupatuak diren bizitegien kontaketa burutu-eta, politika zinez boluntaristagoa erabiliko dugu eraikia dena zaharberritu eta optimizatzekotan.
  3. Eraikitzaileak, eraikitze-baimenak eskuratzeko, arau batzuk errespetatzera behartuak izanen dira: bertakoak eta iraunkorrak diren materialak erabiltzea, energia berriztagarriak eta energia positibora buruz doazen eraikitze-teknikak erabiltzea eraikinetan, (BEPOS) eta baita hondarkinen bertutezko kudeaketa ere.

Gure hiri antolaketaren ikusmoldeak helburu hauek ditu barne hartzen :

  • Eraikuntza ongi pentsatua, hiriaren barreiatzea, pipiatzea eta lurren artifizialtasuna apaltzeko.
  • Etxegintzako espekulaziotik kanpo, diru aldetik denen eskura den bizitegia.
  • Bizitzeko behar den energia guzia ekoizten duen eraikuntza eta etorkizuneko mugitzeko beharrak kontuan hartzen dituena.
  • Belaunaldien arteko elkarbizitza denen eskura ezartzen duena.

Elgarrekin ONGI bizitzeko auzogunea, bizitzaileei aktibitate eta zerbitzu berriak eskaintzen dizkiena, elkartasunak sustatzen dituena, bertako arkitektura tradizioan oinarritua eta batbederari argirako eta bistarako bidea zabalduko diona..

Helburu horiek gauzatzeko gure proiektuak: ECOAuzoguneak Tokiko Hirigintza Planean aurreikusiak diren Programaturiko Apailatze Operazioetan (OAP): Donibanera buruz, hiribarnean sartzean, D810 errepidearen bazterrean. Bestalde, Eskualde Misioko ingurumen agintaritza arranguratua ageri da aurreikusiriko apailatzeak aski trinkoak ez direlakoan eta trinkotzea gomendatzen du. Gomendioa kontuan hartu beharrekoa da.

Elkartasuna

3 – Herri solidarioagoa eraiki

Gure xedeetan da elkartasuna bultzatzearen alde jokatzea, orori egintza sozialerako BIDEZKO sartzea eskura ezarriz. Lotura soziala sustatu eta bazterketaren kontra eginen duten ekimenak sustengatuko ditugu.

Gure helburua: lurraldeko eragile sozial guziak koordinatu eta egituratu.

solidarité intergénérationnelle

Nola ?

  • Egintza Sozialaren Herriko Zentroaren (CCAS) eginkizunak garatuz eta aurrekontuak horretara egokituz.
  • Leihatila Bakarra plantan ezarriz gurasoentzat eta 0 eta 17 urte arteko haurrendako benetako informazio gunea, herriko aisialdi eskaintzaren koordinazioa.
  • ADINEKO JENDEEN GUNEA sortuz, biltzen eta koordinatzen duena:
    • Leihatila bat, helburu duena zerbitzuak ikusgarriago eta eskuragarriago izatea; horren eginkizuna litzateke eskubideak eskuragarriagoak izatea eta argibideen (finantza eta administrazio mailakoak) zentralizazioa.
    • Bizimolde hautuan laguntzea (bere bizilekuan gelditzeko molde desberdinekin edo egokia zaion establezimendu batean).
    • Bizitza-laguntzaileen zerbitzua sortuz, bakartasunaren kontra jokatu eta adineko jendeei bizitza sozialean parte-hartzea errazteko (laguntza eman eguneroko jestuetan, Egintza Sozialaren Herriko Zentroaren aktibitateetan eta elkarte egokietan).
    • Garraioetarako laguntza.
    • Belaunaldien arteko loturak areagotu: eskolak, aisialdi zentroa, Haurren herriko kontseilua, Gazteen Informazio Gunea, haurtzaindegia, etxeetarako laguntzaile zerbitzuak eta adindunen egoitza jokoan sartuz.
  • Ahalmen urritasuna dutenentzat egokituak diren bizileku eta zerbitzuak sortuz.
  • Elkartasunezko eta belaunaldien arteko lotura sozialen garapenean engaiatuak diren elkarte eta ekimenen aldean egon, Politika boluntaristak plantan ezarriz.
  • Larrialdietarako bi bizileku sortu gutienik, bortizkeriaren biktima edota behar gorrian diren emazteendako eta, bestalde, emazteei jasanarazi bortizkeriei buruzko gaiekin une azkar batzuk erregularki antolatu.
  • Bazterketa iturri den eten numerikoaren aurka jokatu, lurraldean zuntza garatuz, ordenagailuak eskura izateko ahala emanez eta tresna numerikoei buruzko tailer eta lehen irakaskuntzako formazioak antolatuz, erakundeekin partaidetzan.

Euskara

4 – EUSKARARI zor zaion tokia eman hirian

Euskal Elkargoa euskara bere funtzionamenduan eta martxan ematen dituen politiketan txertatzera, eta herriko etxeak edo/eta elkargoak sustengatzera engaiatu da, hauek ere euskara beren funtzionamenduan txerta dezaten; eta, gainera, mugaz gaindiko kooperazioa ere garatu nahi luke, herriko etxeei beren eskumenen eremuan euskara sustatzeko ahala kendu gabe, haatik.

Euskara

Proposatzen duguna :

  • Euskara bere lurraldeko berezko hizkuntza gisa aitortu, frantsesaren alboan.
  • Euskara progresiboki sartu Herriak bere funtzionamenduan eta obratzen dituen politiketan.
  • Elebitasuna progresiboki sartu Herriaren informazio eta komunikazioetan.
  • Euskara eta euskal kultura sustatu:
    • Biztanleenganako sentsibilizazio egintzak antolatuz,
    • Euskararen transmisioa, ikaskuntza-irakaskuntza edo/eta erabilpena akuilatzen edo/eta euskal kulturaren bulgarizazioa jendarteratzen ari diren elkarteak sustengatuz

HERRI BIHOTZA

5 – Gure hiriaren bihotza biziberritu

Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren Kontseilu Orokorrak dioenez :  « “Hiri baten erakargarritasuna biziki lotua da bere nukleoaren dentsitateari. Beraz, hiri barnea leku baten inguruan antolatu behar da plaza efektua sortuz. Birkualifikatzeak zaintzea erran nahi du, eta batzuetan berregituratzea, hiri barne konpaktua, hurbilerraza, dibertsifikatua, aktore guziek biziarazia. Bestalde, hiriaren zentralitatea osatzen duten lau funtzioak bateratu eta mobilizatu behar ditu: ekonomia funtzioa, nortasun funtzioa, bizitegi funtzioa eta zerbitzu funtzioa. Hiri barnearen merkataritza birkualifikatze batek hiriaren aldaketak ere aurreikusi eta hiriaren bilakaeraren merkataritza eta topografia jarraikitasuna xerkatu behar ditu” (“La revitalisation commerciale des centre-villes” txosteneko pasartea 2016CGEDD) 

Herri barnea biziberritzeko sekulako despendioak egin dira, baina hitzeman  emaitzetarik biziki urrun geldituz. Zirkulazioa eta aparkatzea korapilatsuak dira, nahasgarriak, eta ez dute hara joateko gogorik pizten. Alta, parada interesgarriak badira, baina ez dira kontuan hartuak.

Bestalde, Ingurumen autoritatearen Eskualdeko Misioak onartua izan den azken Tokiko Hirigintza Plana aztertzean, pentsaturiko antolamenduen trinkotasun eskasaz arranguratua ageri da eta trinkotasun hori azkartzea gomendatzen du. Gomendio hori kontuan hartua izanen da.

Zirkuitu laburren plantan ematea, Urruñako ekoizpenen sustatzea herri bihotza biziberritzeko bide egokiak dira (ekoizleen saltegiak)

Lehengo landareak berriz sartzeak (lihoa, arto gorria, agroekologia…) gure herriaren nortasun berria eraikitzen laguntzen du eta bide ematen die hurbileko  eta eskuz egin ezohiko sorkuntzei.

Aktibitate berri horiek segida bat izan dezakete hiri bihotzean (hiribarne ohia) guneari  eman nahi diogun irudi berria azkartuz gisa horretan.

Preseski, anbizio handiko ideiak ditugu herri barne moldegabe horri bizi berri bat emateko.

Ideia horiek arkitekto urbanisten lehiaketetara aurkeztuak izanen dira, eta haiek proposatu proiektuak  urruñarrei aurkeztuko zaizkie demokrazia parte-hartzailea barne hartzen duen desmartxa batean.

Proiektu horiek gure herria itxuraldatzeko giltzarria izanen dira.

Gobernantza

6 – DEMOKRAZIA PARTE-HARTZAILEA izanen da gure herriaren kudeaketan erabiliko dugun funtzionatzeko moldea

Demokrazia parte-hartzaileak adierazten du hautetsiek erabaki publikoen apailatzean herritarrak inplikatzen dituztela.

Proposatzen duguna :

  • 33 kideko kontseilu parte-hartzailea sortzea, herriko bozka bulego bakoitzean zotzetan aterako dena, dispositiboaren independentzia osoa segurtatzeko gisan. Konfiantza egiten diogu urruñarren zentzu gizalegezkoari, ez-ohiko erakunde hau molde eraginkorrean biziarazteko.
  • Auzoguneetako batzordeak berpiztea, ibilmolde berri bat pikoan ezarriz, kontseilu parte-hartzailearekin elkarlanean arituko dena.
  • Funtzionatzeko baliabideak eskura ezartzea instantzia horiei. (administratiboak)
  • Kontseilu horren egoitza hiriaren bihotzaren berrantolaketaren karietara aztertuko da
conseil participatif

Gure nahia da politika garden bat sortzea elkarteen munduarekin :

  • Beharrak ongi zedarrituriko irizpideen arabera aztertuz.
  • Elkarteak eta eskolak beren ateraldietako joan-etorriak bere gain hartzean lagunduz.
  • Elkarte ezberdinen arteko lana egokitu eta haien arteko loturak sortuz.
  • Gaztetxe bat irekitzeko ahalbidea eman gazteei, erran nahi baita berek kudeatuko duten lokala izanen dela. Horrela leku bat izan dezakete eskura, aldi berean besta egiteko, baina baita eztabaidatzeko ere, aberastasun intelektuala eta kulturala bereganatuz joateko.