Skip to content

2020ko martxoan egitekoak diren herriko bozetan Philippe ARAMENDI « Ensemble Faisons revivre Urrugne – Elgarrekin Urruña Berpiztu » zerrendako buru izanen da, talde horrek xedetan izanki Urruñara aldaketa ekarri eta trantsizio ekologiko, sozial eta kulturala akuilatzea.

Baina, bistan dena,  hauteskundeei doazkien diru xahutzeei buru egiteko zuen laguntzaren beharretan gara. Martxan dugun kanpaina hau diruztatzeko asmorik baduzue, orain beretik erakusten ahal duzue zuen sustengua txeke bat eginez. Hau  da: « Mme Christelle OLAIZOLA, mandataire financier de Philippe ARAMENDI 2020 »ren  izenean egin behar.

Harremana eta argibideak e-posta bidez: “ ch.olaizola@orange.fr

Posta-helbidea: “Christelle OLAIZOLA 455 Chemin Bixkarrean 64122 Urruña-Urrugne”.  

Zenbatekoa izan daiteke euro batzuetakoa edo hamarnaka eurokoa…

Ordainagiri bat igorriko dizue finantza mandatariak kanpainako kontuen (CNCCFP) batzorde nazionalak arautua duenaren arabera. Agiri horri esker % 66ko zerga murriztea erdiets dezakezue, beti ere zuen zergapeko zenbatekoaren %20 ez gainditzekotan. Hala, 10 euroko emaitza batendako 6,6 euroko zerga murriztea eskuratuko duzue.

Egiguzu emaitza bat

Neurri horiek aurreikusiak ditu Zergen kode orokorrak (CGI).

Zergen kodearen L. 52-8 artikuluak dioenez: “Legeak dioen bezala identifikatua den pertsona fisiko batek ezin du, hauteskunde jakin batzuetan, 4 600 euro baino gehiagoko emaitzarik egin, hautagai baten edo batzuen  kanpaina diruztatzeko. Legezko pertsonek,  alderdi edo elkartze politikoek ezik, ezin dute hautagai baten hauteskunde-kanpainaren finantzatzean parte hartu, ez inolako emaitzarik egin, ezta ontasun, zerbitzu edo zuzeneko edo zeharkako  bestelako abantailarik eskaini, ohikoak diren prezioetan baino apalago.

Hautagai baten kanpaina diruztatzeko egin emaitza 150 euroz gorakoa bada, baitezpadakoa da txekez, biramenduz  edo kentze automatikoz egitea.

Aitzinetik eskertzen zaituztegu.