Badu urte luze bat ELGARREKIN desmartxa herritar eta parte-hartzailea abiatu zela.
Ingurumen desberdinetarik heldu jendeek gure herriaren oraingo egoeraz eta haren bilakaeraz nahi ukan dute gogoetatu.
Taldea azkartuz joan da elkartekide berriek balore-gutunarekin bat egin arau.
ELGARREKIN elkarteak eztabaida-bilkurak antolatu ditu, urruñarrek beren herriaren geroaz dituzten igurikatzeak biltzeko xedearekin. Hiru gairen ingurukoak izan dira:
- Nola burutu trantsizio ekologikoa elikaduran eta energian.
- Elkarbizitza egituratu herri solidario eta sozialago batean.
- Nola biziarazi hiribarnea sozial eta ekonomia arloetan.
Kontsulta aldi horretan Urruñarrek egin eskaerak aditu ondotik, ELGARREKIN elkarteak deliberatu du zerrenda bat osatu eta 2020ko martxoaren 15ean eta ekainaren 28an eginen diren herriko bozetan parte hartzea. Zerrendaburu izendatua izan da :
Philippe ARAMENDI
51 urte ditu, hiru haurren aita da, eta abokatu lanbidez. Herriko Kontseiluko hautetsi da azken 12 urte honetan eta Euskal Elkargoko hautetsi ere bada 2017ko urtarrilaren lehenaz geroztik.